XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Katalogoaren gorputz nagusian egin behar diren zuzenketa horiez gain, idazlez idazle deritzan sarrerari bereziki dagozkion zuzenketak ere aipatu behar ditugu.

Azken orduko presak eraginik nahikoa garbitu gabe gelditu zitzaigun aurkibide hau.

Kasu bat baino gehiago bereizi behar da hemen.

Hiru behintzat bai: egileen nahasketa; izen-deituren aipamen okerrak; eta deiturez eta gaitzizenez, bietara, agertzea egilea.

Lehen biak, autore-nahasketak eta aipamen okerrak, zuzendu egiten ditugu.

Eta autore baten izenordeak ere aipatzen ditugu, ezagutzen ditugun kasuan noski.

Autore-nahasketak

Fitxa nagusian zuzendu beharrik ez izanda ere, badira idazlez idazle aurkibidean nahasirik dauden tituluak.

Autore bati bereak ez diren liburuak erantsi zaizkio.

Hona atzeman ditugunak:


- Joxe Auxtin Arrieta (Ugartemendia) idazlearen izenpean dator Joxe Agustin Arrietaren Hitzaren ohiua.
- Jose Maria Azkuerenpean Resurreción Maria-renak ere badatoz.
Azkue Aberasturirenak dira Apaiz ostegunerako otoitza, Gipuzkera osotua, Igarkizunak, Katalintso Zortzikoa, class="cdob">Lamiak Euskalerrian, Mendibururen idazkiak idaztankera, Ortzuri.
- Anjel Lertxundiri erantsi diogu A(ltube) Lertxundiren Laztantxu eta Betargi.
- Eusebio Osa Unamunorenak bailiran agertzen dira bere arreba Euxebiren Elurra eta Mimi katua.
- Jean Hiriart-Urruty, gaztea eta zaharra, bereizi gabe datoz
Zaharrarenak hauek dira: Mintzaira, aurpegia: Gizon!, Zer eta zer, Zezenak Errepublikan.
- Juan Antonio Mogelen lanen artean agertzen da Juan Jose Mogelen Baserritar jakitunaren etxeko eskolia.

Izen-deituren aipamenak

Izenak eta deiturak desegoki banaturiko kasu zenbait ere bada.

Hala nola:


- Agirre Martin, Itziar = Itziar Agirre, Martin
- Almodovar, A.R. = Rodriguez Almodovar, Antonio
- Lertxundi, A. = A(ltube) Lertxundi, Sebero
- Lund Kirkegaard, Ole = Kirkegaard, Ole Lund
- Setien, Jaxinto F. = F. Setien, Jaxinto

Izen-deiturak eta gaitzizenak, biak

Gaitzizena bera izan daiteke idazle-izena, eta hala da sarritan: Bernardo Atxaga, Beltza, Txillardegi, Omar Navarro, Txiliku, Xabier Lizardi, Kirikiño,(...)